DSCN7877

Ungari Mendi Taldeak datorren ekainaren 1ean Illuntzarrera mendi irteera antolatu du eta EGIZUtarrok beraiekin joatera gonbidatzen zaituztegu. Hitzordua goizeko 9:00etan jarri dute Algortako Baserri tabernan. Goizeko plana izango da eta eguerdirako Gernikan egoteko aukera eukiko duzue, bertan, ibilaldiaz gozatzeko.

Ungarikoek esanda, mendi hau erraza da, maldatsua baina hiru ordu laurdenetan egiten dena. Nabarniz-etik aterako dira, Gernika ondoko herri txiki, polit eta lasi batetik. Gainera tontorretik kostaldeko eta barrualdeko begibista ederrak daude.

Beraz, animatzen zaretenontzat, egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali eta izena hartuko dizuegu.

Animo eta EGURRE!!!