Bizikleta-irteera: Unbemendi auzobideetatik

Bizikleta-irteera: Unbemendi auzobideetatik

Badator ekaineko bizikleta-irteera, oraingoan egun osoko txangoa proposatzen dizuegu, Urdaibaiko bihotzera joango gara, Busturira, eta handik buelta ederra, zer, animatuko zarete?

Eguna, ordua eta lekua: Ekainaren 14an, larunbata.
Boluetako tren geltokian: 9:15ean (aurrekoa 8.15ean da nahi izanez gero)
Busturiako tren geltokian: 10:30ean

Boluetara metroz eta han bertan euskotrena hartuko dugu, 9.30ean da. Nahi duenak Atxurin har dezake trena lehenago.
Bokata eroan. Nabarnizen goian dena dela tabernak daude.

Ibilbidea:
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=22884

Kilometro-kopurua: 35km Motzago egin daiteke Gernikan trena harturik itzultzean
Zailtasuna: ertaina. Mendatea dugu etapan.

Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak : 652 73 54 45 / 685 732 963

Animo, ekipo! Eta laster ere izango dugu asteburu-pasa Lekunberrin, ekainaren 21 eta 22an. Plazaola zain dugu.