argazkia: miss libertine (cc by 2.0)

argazkia: miss libertine (cc by 2.0)

Uda laster izango dugu eta Getxon urtero antolatzen ditugu udako berbalagun-taldeak, euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunontzat talde txikietan, astean behin, zer edo zer hartzen dugun bitartean terrazaren batean… animatuko zara?

Ekainean zehar izena emateko aukera dago, ekaineko azken astean taldeak sortuko ditugu eta uztaileko lehen astean hasiko gara lotzen. Uztailean eta irailean zehar parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu, abuztuan jai.

Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 619 935 541 (Asier)

Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizugetxo@gmail.com