Laster izango dugu udaberriko azken berbatxangoa; oraingoan, Erandio, Algorta eta Sopelako gazte-asanbaldetako kideekin egongo gara eta eurek kontatuko digute zer lan egiten duten gaztetxean, gaztetxe bakoitzaren historia eta egunerokoa, erronkak eta ibilbideak… zer animatuko zarete?
Sopelako Sekeko: http://www.sopelakoga.com/
Txorimalo Gaztetxea: http://txorimalogaztetxea.blogspot.com.es/
Erandioko Kalezulo: http://kalezulo.blogspot.com.es/
Geratzeko lekuak / Non eta noiz:
9:30 Sopela, eliza aurreko egurrezko markesinan
9:45 Algorta, Telepizzako bus geltokian
10:00 Erandio, Gasolinoko bus geltokian
Gasolinotik oinez Kalezulo gaztetxera joango gara, hura bisitatu eta gero Getxoko Txorimalora, eta behin hura ikusita Sopelako Sekekon amaituko dugu ibilbidea. Bertan hamaiketakoa izango dugu prest.
14:00 Sopelatik irtengo gara, Algortara eta Erandiora buelta egiteko autobusez
Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean: Erandio (berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gm,ail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 619 935 541)
Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu! eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.
Leave A Comment