Bizikleta-asteburua Plazaolan

Bizikleta-asteburua Plazaolan

Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 21 eta 22rako. Lekunberriko (Nafarroa) kanpinean geratuko gara, eta handik pasatzen den Plazaolako bide berdean zehar ibiliko gara. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak.

Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak furgonetan eramango ditugu. Boluntarioa behar dugu furgoneta Lekunberrira eramateko, animatzen bazara, esan! Denok eskertuko dizugu 🙂

Hainbat prezio daude, heldu zein umeentzat, kontuan izango ditugu bizikleta-taldeko kidea bazara, berbalaguna bazara, edota Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kidea bazara.

HELDUAK 35€ (berbalagunak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO HELDUAK: 45 €

UMEAK 25€ | 2. UMEA 17€ | 3. UMEA DOAN (berbalagunenak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO UMEAK: 30€ | 2. umea 20€ | 3. umea DOAN

Prezioaren barruan ondoko hauek sartzen dira: gaua, afaria, gosaria, bizikleten garraioa.
Eraman beharrekoak: bizikleta, lo-zakua, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.

Fadurako parkinean geratuko gara, larunbatean, 8:00etan.

Izena emateko Landerri deitu: 685 73 29 63
 edo idatzi (sendigetxo@yahoo.com). Behin guri esanda etorriko zarela ingresoa egin berhar duzu Egizuren kontu-korrontean: 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa). Beti ipini izen-abizenak.

Aldapan gora

Aldapan gora