Umeen San Juan sua jaia

Umeen San Juan sua jaia

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala Telletxen, ekainaren 23an, 17:00etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, bertan makillaje-tailerrarekin, umeentzako dantza-festarekin, Tinkus dantza emanaldiarekin, txalapartarien eta bertsolari gazteen saioarekin, txokolatearekin eta Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Jaian zehar euskaltegiek euren udako eskaintzaz informazio-mahaia ipiniko dute, baita sorpresatxo batekin ere. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!

Hemen duzue egitaraua:
17:00 Telletxen elkartu,
zeuk zer ekarriko duzu sutara botatzeko? Aurpegia margozteko aukera egongo da
17:30 Haurrentzako dantza-festa
19:00 Tinkus dantza Acsabol taldearekin
19:30 txalaparta emanaldia + bertsolari gazteen agurrak
20:30 txokolatada eta bizkotxoak banatuko ditugu
21:00 abesbatzarekin kantu herrikoiak + sua piztuko dugu
22:30ak arte suaren inguruan dantzan

Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.

“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Acsabol taldea, Albe Algortako bertsolari-eskola, Bizarra Lepoan, Egizu, herriko 3 euskaltegiak (Jose Antonio Agirre, Lauaxeta eta Udal euskaltegia), Gorrondatxe abesbatza eta Uktest.