Selfie with Smiley, argazkia (CC BY 2.0) *Light Painting*

Selfie with Smiley, argazkia (CC BY 2.0) *Light Painting*

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue argazkia eta euskararen edo euskaltegien aldeko esaldia edo leloa bidali beharko dituzue euskaraz, gaztelaniaz edo dakizuen beste hizkuntza batean.

Getxoko Udaleko euskara zerbitzua eta herriko hiru euskaltegiak ari dira hau antolatzen. Euskararen erabilera eta euskaltegietako matrikulazioa sustatzeko kanpainetan erabiliko dituzte selfiak, getxoztarrok eta euskaltzaleok izango gara lehiaketaren eta horren osteko kanpainaren protagonistak. Banaka zein taldeka irudimenari eragin eta bidali zuen argazkiak eta leloak euskararen alde, euskara ikastearen garrantzia azpimarratuz…

group selfie, argazkia (CC BY 2.0) Pabak Sarkar

group selfie, argazkia (CC BY 2.0) Pabak Sarkar

Parte hartzaileek nahi beste ‘selfie’ak bidali ahal izango dituzte (desberdinak badira, noski) www.facebook.com/getxoeuskara helbidera, selfilehiaketa@gmail.com posta elektronikora edo whatsapp bidez 688 85 61 68 telefono zenbakira, uztailaren 28ra arte.

Selfie with Smiley, argazkia (CC BY 2.0) *Light Painting* argazkilariarena, eskerrik asko!

group selfie, argazkia (CC BY 2.0) Pabak Sarkar argazkilariarena, eskerrik asko!

Selfie lehiaketa prentsan
El correo / Euskaltegiek euskararen erabileran duten egitekoa nabarmentzeko ‘selfie’ lehiaketa bat antolatu dute Getxon
Europapress / Euskaltegiek euskararen erabileran duten egitekoa nabarmentzeko ‘selfie’ lehiaketa bat antolatu du Getxoko Udalak
Deia / Los ‘selfies’ enfocan a Getxo