kultura arteko III mendi-martxa

kultura arteko III mendi-martxa

Uztailaren 12an Urkiolara joango gara familia giroan, mendi martxa bat egitera. Irteera hau Lagun artean elkarteko lagunekin batera antolatzen ari gara eta gure helburua da zubiak eraikitzea getxoztar berri eta zaharren artean, hemen behean hobeto azaltzen dizuegu, animatzen bazarete, hartu bokata eta ura eta goazen Urkiolara!

Eman ahotsa zubiak eraikitzen dituztenei, ez harresiak eraikitzen dituztenei…

Kultura arteko topaketak… baina ez birtualak, benetakoak baizik… hemen, Getxon.
Jakingura duten auzokideentzat, hemen, han eta harago jaio diren getxotarrentzat, herriaren aniztasuna ospatu eta elkar ezagutu, elkarrekin egon eta pertsonen arteko zubiak eraiki nahi dituztenentzat, hau da, euskal kulturaren eta Getxo bizilekutzat hautatu zuten pertsonen kultura aniztasun handiaren arteko zubiak…

Kultura arteko III. Ibilaldia URKIOLARA

2014ko uztailaren 12a
Goizean goiz, bakoitza bere ogitartekoarekin, edariekin eta elkarbanatzeko eraman nahi duenarekin, autobusez aterako gara Urkiolako mendietatik txangoa egitera.

Euskal mito eta kondairen magia sortuko da munduko beste leku eta kultura batzuetakoekin harremanetan. Ipuinetarako denbora egongo da, zeharkatuko ditugun lekuen toponimiari buruzko alderdiak ikasiko ditugu, eta euskarak naturarekin eta naturako osagaiekin duen loturan murgilduko gara. Arratsaldean, berriro ere etxera. Gogorik bai?

Izena ematea 2014ko ekainaren 23tik aurrera.
Plaza mugatuak. Eman izena hemen: intercultura@lagungt.org
Telefonoak: 658360292 eta 944042671.

kultura arteko II martxa

kultura arteko II martxa 2013an