Aldaperoak Urdaibain

Aldaperoak Urdaibain

Udaberriko azken ibilalditxoa pasa da. Uda tankerako egun eguzkitsu eta tarteka hodeitsu batean nora eta… Urdai bird era, barkatu Ur da ibaira, edo Urde ibaira…

Esperimentua trenez ondo atera da, ez jende kopuruagatik, edo beharbada bai, baina bai joan garenok poz-pozik errepikatuko dugulako!

6 laguneko tropeltxoa desegitea zaila izango zelakoan Bilbotik atera eta ordubetean Busturian. 6 izanda ez gara galduko! Ezetz, baietz ba, hori dela gure patua! Inaki Barakaldar erbesteratua galga-pastilarik gabe geratu bezain pronto taldea banatu eta batzuk Gernikara ziztu bizian denda bila, besteak, mantso-mantso, atzean noranzko berean.

Urdaibaiko bihotzferan sartu eta bidezidorretik itsasotik metro batera ibili gara, telleria ezagutu nasen ondoan eta itsasaderrean murgildu gara, Gernikarako bidean, naturgune babestuan, 3 metroko bidezabal batetik… “bird” ak ikusteko nahiko bide aproposa! Bird centerretik edo izango da, because Urdaibain…. gu basque-ak gara!

Eta Iñaki biak aurrera zihozela denda bila, gainontzekoak plazatxora heldu Gernikan, eta erositako gereziak barrura sartzen hasi ginen, kafesnea eta pika eskuetan geneuzkala… laster bikote fantastikoa heltzear baitzen… baina galga berririk gabe… pastilak aldatzea lan gogorra baita eta txirringa, dendan utzi behar zutelako… horrela ez gindoazen inora!

Beraz, galgarik gabe… gora!!! Ez, artean ez, lehenago padurak ezagutu, eta ateratzean… aldatsa! Baina ikuspegiak e!! ba han!! merezi duela people!! itsasadar osoa baselizatik!

Horrela, Kortezubi, eta Gautegiz-Arteaga zeharkatu… eta, gora, Santimaminera, eta gero behera! Omako bailaratik, eta gora, eta Ane gora eta behera, txirringatik, plater txikia eskuz aldatzen… eta Iñaki, Barakaldo aberrian bizi dena, lur eta zur, edo zur eta lur…. neska honek zelako teknika duen… eta bera bitartean aldapa eta gero, pistatik galtzera animatuz… guri atsedena emateko… mentalki eta fisikoki!

Eta nora…?? ba beherantz! Oman gaude (baina ez arabiarra), eta gero, Nabarnizen, zelako bailara ederra! eta nora goaz?? Eleizaldera… eta non daude eleizak?? ba goian! galdetzea ere!! en fin!

Gorantza, ba, lasai-lasai.. errepidera heldu arte… eta amaitu da?? ea, galdetzea ere!! mendian galduta errepide batean eta amaituko zen? Eleizaren bila, gorago!! eta Oma ibarra goitik ikusi!! ederrrrrrrrrrrrra!!! eta di-da. Eleizalden gaudela!! eta hara eta non, han, 3 jatetxe!

Lehenago, ikuspegiak, hor aurrean, Oiz, han Urdaibird, han…….. ba, ba, ba, bazkaltzera!

Fruta badugu, postrea Gemak ekarri digu, etxekoa, hummmm. Pikak eskatu, freskagarriak….. eta bokatak! too much!! we are basques! be patxaran my friend! epa, barkatu, 2 patxaran, eta izozki batzuk! Iñaki, absolut chocolat zuretzat! dena terrazan…. eta intelektualek Spanish Post irakurtzen….

Bua, betekada, orain jatsiko gara…. eta Iñaki galgarik gabe! ba, txapeldun, be basque, or water! beno, whatever, behean txonboa!!

Eta 10 minutuz jaisten gozo-gozo… jendea ez da fido, aldaparik gabe?? bai!!! jaia!!! eta Iñaki bizirik heldu zaigu… abiadura bizkorra lautadan hurrengo fasean… Gernikan! eta berriz, padurak, eta itsasoa eta bidezidorra eta…lautada…. te, te, te, ez! : Aldapa….. kri, kri, kri… ezin dugu! ene bada jaingoikua, yes, My Lord.

Eta borobila osatu dugu, Busturian berriro!

Noiz da trena?? bufa, ordubete, ba goazaen paduretara!

Ei, txo, ño, itsasoa! ei, txo, ño, birdcenter bat, ba bird ak behatuko ditugu!?? ba, ez da ezer ikusten.. itsasoa… bainua?? piraguistak? ale, uretara! bero-bero! ein?? baietz ba!

Ordubete! arin-arin trenera! barrure! bilbora!! erepikatuko dugu?? bai! eta Karrantzan?? bilbon 8etan egon behar dela goizean horretarako!! baietz! beno, beno, ikusiko dugu!

O Killed, etxera, ba, lehenago beste pote bat! eta gero bai, etxera!!

So people! udara pasa eta gero… see u each other! 2tartean, 2 basque

https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157645176525825/

Ederra Daviden kronika eta argazkiak, eskerrik asko!!!