Aurrekoan TopaEgunaren berri eman genizuen eta oraingoan egun horretako bazkarirako informazioarekin gatoz.
Eguerdian bazkaria antolatu dugu, urtero modura. Izen ematea urriaren 7a baino lehen egin beharko da, antolakuntza lanak errazteko. Aurten denok batera bazkalduko dugu Derioko frontoien gunean. Bi menu egongo dira: helduena (16 eurotan) eta haurrena (10 eurotan). Lehenbailehen zerrenda osatzen hastea eskertuko genuke. Hortarako, internet bidez topaguneko web orrialdean egin dezakezue izen-ematea.
Zalantzaren bat izatekotan badakizue non gauden!
Leave A Comment