Urtero bezala udako atsedenaldiaren ostean Egizutarrok berriro bueltan gaude!. Pilak kargatzeko denbora eman dizkiguten opor labur hauen ostean, programa zabal eta aberats batekin etorriko gara laster. Horretarako, beti bezala, zuen ekarpenak behar ditugu. Nora joan nahi duzue aurten? Mendiak, irteera kulturalak, jaiak, asteburu pasak… Zein kirol egin nahi duzue euskaraz? Bizikleta, yoga, padela, mendia… Nor edo nortzuk gonbidatuko ditugu aurten? Hitzaldiak, diaporamak, ipuin kontalariak, tailerrak… Taldera joateko gogoz? Iazko ezagunak ikusi, lagun berriak egin, berriro martxan gabiltza!
Getxoztarron artean batzuk euskaraz bizi gara, baina beste batzuk ez daukate egunerokoan euskaraz egiteko aukera, eta hori da, hain zuzen gure helburua, une berriak, espazio berriak zabaltzea. Horretarako urtero bezala, berbalagun proiektua jarriko dugu martxan! Urrian zehar zuen etxeetan, honetan parte hartzeko eskuorria jasoko duzue eta bertan izena emanez edo horretan agertzen den telefono zenbakira deituz izena eman ahal izango duzue.
Getxoko euskaldunak, beraz, denok gonbidatuta zaudete Berbalagunan parte hartzera, erabiltzea gure esku dago hein handi batean. Aukerak aprobetxatu, sortu eta bultzatu. Ondo etorri!
Leave A Comment