Nerea Mendizabal: Ez dut zigortu nahi

Nerea Mendizabal: Ez dut zigortu nahi

Datorren asteartean, irailaren 23an, Areetako Elkartegian (Areetako lehengo kultur etxea zegoen lekuan) Hazibideak zikloaren hurrengo hitzordua dugu arrastiko 17:30ean. Sendik antolatuta, guraso eta hezitzaile guztiak zaudete gonbidatuta. Izenburua “Ez dut zigortu nahi”, askotan haurrak duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio haurrak ikas dezan eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duten eragina aztertu ondoren hainbat proposamen ikusiko ditugu eta geure artean praktikan jartzeko ariketak egingo ditugu.

Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Eskerrik asko Elkartegiko lagunei lekua egiteagatik eta Hazibideak ekimeneko gurasoei antolakuntzan ibiltzegatik.

Noiz: irailak 23, asteartea, 17:30-19:00
Non: Areetako Elkartegia (Ogoño 1, Areeta)
Norentzat: guraso eta hezitzaile euskaldunentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da (685 73 29 63 / sendigetxo@yahoo.com)
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat eta doan (aurretik jakinarazi)

Esteka interesgarriak:

http://www.ttiklik.com/
http://www.hartueman.com/