Aurreko ostegunean, irailaren 18an, Aldai Patronatuan, bizikleta-taldeko dozena bat lagun batu ginen giro ezinhobean, kurtso honetakoei buruz berba egiteko, zerbait jaten eta edaten genuen bitartean. Postre modura Maddik, Patxik eta Begok Islandiako argazkiak erakutsi zizkiguten denon gozamenerako.
Horretaz gain, Edortak eta Davidek urriaren 11ko irteerari buruzkoak azaldu zituzten. Getxotik irten, Mungiatik pasa Derioraino joango gara, bertan ospatuko den euskaltzaleon TopaEgunera. Ibilbidearen ostean kiroldegian dutxatzeko aukera izango dugu eta herri-bazkarian geratuko gara. Txartelak hartzeko (16€) formularioa hemen duzue.
Bizikleta-taldeko foroan parte hartu gura baduzue, kontaktu zuzena izateko, hemen duzue esteka. Animatu eta etorri urriaren 11ko hurrengo irteerara!
Leave A Comment