Joxe Amiama psikopedagogoaren "Etxerako lanak gure etxeetan" hitzaldia izango dugu

Joxe Amiama psikopedagogoaren “Etxerako lanak gure etxeetan” hitzaldia izango dugu

Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi-zikloa prestatu dugu udazkenerako, lehen hitzordua Nerea Mendizabalekin pasa berri da, hemen dituzue kronika eta argazkiak, hurrengora ere denok zaudete gonbidatuta etortzera eta parte hartzera. Urriaren 22an Joxe Amiama izango dugu “Etxerako lanak gure etxeetan” berbaldiarekin.

Hitzaldia doan da baina izena eman behar da, lekua ziurtatzeko, gugana jo: sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).

Joxe Amiama (argazkia guraso.com)

Joxe Amiama (argazkia guraso.com)

Joxe Amiama (psikopedagogoa): Etxerako lanak gure etxeetan

Nork ez daki zer diren etxerako lanak?, baina …. funtzionalak al dira? Zenbat agintzen dira (eta, agintzekotan, zenbat behar dira)? Zein eragin dute? Ikaslearen adina inportantea al da? Nola baloratzen dituzte irakasle, familia eta ikasleek? Etxetik lagundu behar al ditugu? Honelako hausnarketak egiteko asmoz, UPV/EHUko irakasle Joxe Amiamarekin bilduko gara, tesi bat egin baitu gai honetaz.

Noiz: urriak 22, asteazkena, 17:30-19:00
Non: J. B. Zabala ikastetxean

Norentzat: guraso eta hezitzaileentzat
Sarrera: doan, baina aldez aurretik izena eman behar da
Haurtzaindegi-zerbitzua: 3 urtetik gorakoentzat eta doan (aurretik jakinarazi)
Eman izena: 685 73 29 63 (Lander) / sendigetxo@yahoo.com

Ondo dakizuenez, SENDI proiektua Getxoko Udalaren eta Egizu euskara elkartearen arteko elkarlana da.

————————————-

Información sobre la segunda charla del ciclo Hazibideak en otoño de 2014

Joxe Amiama (psicopedagogo): Los deberes escolares en casa
¿Quién no sabe lo que son los deberes escolares?, pero… ¿son funcionales? ¿Cuántos se mandan y, en caso de ello, cuántos son necesarios? ¿Qué producen? ¿Es importante la edad del estudiante? ¿Cómo los valoran los profesores, familiares y los propios estudiantes? ¿Es necesario ayudarles desde casa? Nos encontraremos con el profesor de la UPV/EHU Joxe Amiama para reflexionar sobre esto (él ha hecho su tesis doctoral sobre este tema).
Fecha: 22 de octubre, miércoles, 17:30-19:00
Lugar: colegio J. B. Zabala, Algorta

Las charlas son gratuitas pero hay que apuntarse en sendigetxo@yahoo.com – 685 73 29 63 (Lander).
Para quién: madres, padres y educadoras/es
Guardería: para niñas y niños a partir de 3 años (avisa previamente)