Badator urriko bizikleta-irteera, 2014-2015 ikasturteko lehena. Oraingoan egun osoko txangoa proposatzen dizuegu, Bizkaiko zubian lehen kideak elkartu eta Faduran egongo gara besteok, betiko lekuan. Deriora joateko, Mungira joango gara egindako azken bidetik (paint ball zelaia zegoen lekutik), eta handik, Mungiko trenbide zaharra hartuta (orain bidegorria da), Zabalondo industrialderaino, eta handik, errepide zaharretik Deriora. Algortatik, joan eta etorri 53 bat kilometro dira. Bueltarako, nahi duenak trenez egin dezake Bilboraino, eta hor metroa hartu. Baina nahi duenak bide beretik egin dezake buelta.
Derion egun handia izango dugu euskaltzaleon elkarteetan gabiltzanok, TopaEguna. Bertan dutxatzeko aukera izango dugu kiroldegian. Egun osoko egitaraua hemen ikusi ahal duzue. Herri bazkarian izena emateko hemen egin dezakezue, , zer, animatuko zarete?
Eguna, ordua eta lekua: Urriaren 11n, larunbata.
Bizkaiko zubian, Areeta: 8:40an
Fadurako parkinean, Algorta: 9:00etan
Kilometro-kopurua: 53 km joan-etorria; Deriotik trenez eta metroz bueltatzeko aukera.
Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
Leave A Comment