Sutondoan itzal-antzerkia

Sutondoan itzal-antzerkia

Getxoko familien artean banatzeko 30 gonbidapen ditugu igande honetarako, urriaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango den emanaldian.

A-Teatral taldea izango dugu SUTONDOAN itzal-antzerki ikuskizuna eskaintzen, emanaldia euskaraz da eta 2 urtetik gorako haur eta helduentzako egokia da.

Getxoko Kultur Etxeko lagunek eman dizkigute sarrerak, eskerrik asko! Sarrera hauek eskuratzeko telefono honetara (644 277 155) deitu edo watsapa bidali ahal duzue gaur ostegunean edo bihar ostiral goizean 11:00ak arte, eta zuen familiako kideen izen-abizenak beharko ditugu horretarako.

sutondoan_1

SUTONDOAN (A-Teatral konpainia)
Gaua heltzerakoan amona ipuinak kontatzen hasten da. Orduan… ipuin horien pertsonaiak itzaletan agertzen dira: Amalurra, gentilak, sorginak, galtzagorriak, marinelak… Itzal, kolore, txotxongilo eta musika elkartzen dituen Euskal mitologiari buruzko antzerki ikuskizuna. Hurbil zaitez eta antzinako kondairak ikusiko dituzu SUTONDOAN!

sutondoan 2