urdaibain

Kaixo artalde! Bizikleta-taldekoak asteburu “alforjeroa” prestatzen ari gara, eguneko txangoa egiteko aukera ere zabalik dago, betiko legez. Hemen duzue Urduñara joateko plana, gainera oso polit dago orain bailara, udazken kolorez jantzita.

AZAROAREN 15-16: URDUÑA
– 250€
etxe osoaren alokairua, jateko aukera asko herrian.
– 16€ren truke, zirkuito termala eskaintzen dute bainuetxean 🙂
– Etxetik joan gaitezke, trenez ibilbide laburragoa egiteko aukera.

Etxe osoa alokatzen dute 250 eurotan eta egonaldia baino 10-bat egun lehenago ordaindu beharko genuke. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta merkeago aterako zaigu, baina gure ustez 10 pertsona gutxienez batu beharko gara.

Bestela, alforjarik gabeko eguneko plana ☹ (eta zirkuitorik ez)

Eguneko txangoa hau litzateke:

Getxon, Algortako Fadurako parkinean: 9:00etan
Portugaleten, zubian: 9:25ean
Barakaldon, Zorratzako kiroldegian: 9:45ean

http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=28774

Bai Zorrotzatik Sodupera bitartean eta baita Laudiotik Urduñara bitarteko ere, Trena badago Bilboraino ordutik behin.

Beraz alforjekin edo barik ez dago arazorik etapa honetara animatzeko.

Asteburuko Urduñako planean hauek gaude:
-Da2d
-Alvaro
-Nai
-Gema
-Olga
-Hugo
-Maria P.
-Lander, Rozio, Haize
-Mireia
-Maddi
-Inaki
Eguneko plana:
-Edorta
-Koldo
Zalantzatan:
-Unai
-Zuriñe

Zer? Animatuko zara gurekin? Idatzi egizugetxo@gmail.com-era eta esan zein den zure plana.