yoga.org

Yoga ikastaroa martxan da Algortan, astelehen eta eguaztenetan, 19.30etik 21:00etara, ekainaren amaiera arte. Taldea urriaren 15ean hasi zen baina badago izena emateko aukera ;) Hasier Rekondo irakasleak gidatzen duen taldeak 11 urte bete ditu eta bertan hasiberri zein esperientzia dutenentzat dago lekua.

Parte hartzeko informazioa:

Azarotik ekainera bitartean
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.

Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita.

Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu eta eman izena!!