Aurreko eguenean, urriaren 23an, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoko lehenengo solasaldian 15 bat lagun bildu ginen. Itxaro Bordagaz solasean ibili ginen “Boga boga” bere azken eleberriaren inguruan. Amaia Ezpeldoiren gora beherak komentatu ostean pasta batzuk jateko astia ere izan genuen.
Eskerrik asko, Itxaro! Eta baita gurera hurbildu zineten guztiei ere 🙂
Hurrengo solasaldia: Azaroak 19, asteazkena, 19:30ean Villamonte Kultur etxean: Mikel Etxaburu “Hodeiak zapatetan”
Leave A Comment