Urriaren 22an Zabala ikastetxean Hazibideak ekimenaren azken hitzaldian elkartu ginen 35 bat lagun. Etxerako lanen inguruan Joxe Amiamaren doktorego tesia izan genuen hizpide: funtzionalak dira etxerako lanak? Zenbat agintzen dira? Zenbat behar dira? Zein eragin dute? Ikaslearen adina inportantea da? Nola baloratzen dituzte irakasle, familia eta ikasleek? Etxean ere lagundu behar dugu? Galdera hauen inguruan ibili ginen bueltaka han batu ginen guraso eta irakasleak.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, Zabala ikastetxeko lagunei, eta nola ez Joxe Amiamari.
Leave A Comment