Zer dira fofutxak eta zelan egiten dira? Interneten bila ibili gara eta hauxe topatu dugu. Jakinmina eta zeurea sortzeko gogoa baduzu aukera eskaintzen dizugu SENDIn. Animatu eta eman izena 🙂
Fofutxen tailerra
Fofutxak gustatzen zaizkizu eta zeurea sortu nahi duzu? Jorge Alba Enano irakasle arituko da eta Eva gomazko panpinak zelan egiten diren irakatsiko digu. Helduak ere euskaraz aritu behar dira.
Noiz: azaroak 8, larunbata, 10:30-13:30
Non: Aldai Patronatua, Karitatea 1, Algorta
Norentzat: 11 urtetik gorakoentzat, gurasoekin batera (euskaraz)
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Tailerretan gogoratu:
1-Izena eman behar duzue: 685 73 29 63 edo sendigetxo@yahoo.com
2-Ezin bazarete etorri, abisatu! Beste familia bat etorriko da zuen ordez.
3-Garaiz joan, antolatzaileengatik, irakasleagatik eta beste familiengatik.
4-Dakizun euskara erabili, gazteekin zein helduekin.
5-Tailerrak denontzat dira, gazteek eta helduek elkarrekin gozatzeko.
Leave A Comment