ErriGora, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puska

ErriGora: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

Dagoeneko Errigora ekimena ezagutuko duzue, ezta? Erriberako produktuen saskia erosita bertako nekazariak eta euskaltzaleak lagunduko ditugu. 50 euro horietatik %25a 3 proiektu hauek diruz lagunduko dira:

– Erriberako ikastolak
– Euskaraz bizi eta ikasteko Hamarratz proiektua
– Erriberako Aek

Azaroaren 12a baino lehen egin behar da eskaera, Getxon bide hauek ditugu:
getxoerrigora@gmail.com
– Getxoko Udal euskaltegia (Lope de Vega 12, 94 464 62 99, Romo)
Lauaxeta aek euskaltegia (Iparbide 6, 94 430 47 34, Algorta)
San Nikolas Ikastola (Areneazpi 15, 94 430 54 78, Algorta)

Ezagutu nahi dituzu Erriberako lagunak?

Imanolen testigantza

Tereren testigantza

Saskiaren osagaiak:
– olio botila 2 (bat ekologikoa)
– piper poto 2
– potxak
– kardoa
– mahats zukua (ekologikoa)
– orburuak
– 2 zainzuri lata
– tomate saltsa (ekologikoa)
– barazki krema (ekologikoa)
– pikillozko marmelada (ekologikoa)
– ardo beltz botila (ekologikoa)

Animatu eta egin zuen eskaerak!