Azaroko bizikleta-irteera izango da asteburuan, eguneko txangoa eta asteburukoa egiteko aukera izango duzue, zeinetan animatuko zarete? Getxotik Urduñara izango da larunbateko proposamena, buelta trenez ere egin daiteke Bilbora. Taldeko lagun batzuen artean Urduñako aterpetxea hartu dugu gaua pasatzeko, etorri nahi baduzue garaiz zabiltzate.
Fadurako parkinean lehen kideak elkartu eta Bizkaiko zubian egongo gara besteok, betiko lekuan. Barakaldoko Zorrotzako kiroldegian elkartuko gara Bilboaldekoekin eta handik aurrera Barakaldoko Urgozo auzoan bide lasaietatik Alonsotegira hurbilduko gara. Arbuion edo Kuadran bidegorriari lotu Suduperaino. Kadagua ibaiari so etengabe. Handik aurrera pista lasaietatik Araban sartuko gara, Okondon, eta gero errepidetik Laudioraino. Hemen Nerbioi ibaia dugu bidaiade, eta bere ondoko bidegorritik eta bide lasaietatik batez ere, Amurrio eta Urduña ezagutuko ditugu. Urduñan aterpetxea dugu zain etapa amaitzeko.
Eguneko txangoa hau litzateke:
Eguna, ordua eta lekua: Azaroaren 15ean, larunbata.
Getxon, Algortako Fadurako parkinean: 9:00etan
Portugaleten, zubian: 9:25ean
Barakaldon, Zorratzako kiroldegian: 9:45ean
Kilometro-kopurua: 60 km joana; Urduñatik trenez eta gero Bilbotik metroz bueltatzeko aukera.
Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
Beraz alforjekin edo barik ez dago arazorik etapa honetara animatzeko.
Asteburuko Urduñako planean hauek gaude:
-Da2d
-Alvaro
-Nai
-Gema
-Olga
-Hugo
-Maria P.
-Lander, Rozio, Haize
-Mireia
-Maddi
-Inaki
Eguneko plana:
-Edorta
-Koldo
Zalantzatan:
-Unai
-Zuriñe
Zer? Animatuko zara gurekin? Idatzi egizugetxo@gmail.com-era eta esan zein den zure plana.
Leave A Comment