artistak lanean fofutxak egiten

artistak lanean fofutxak egiten

Joan den larunbatean fofutxak egiteko elkartu ginen Aldai Patronatuan, Enano irakasle itzela izan genuen, ESKERRIK ASKO bihotzez! Bere grina eta pasioarekin erakutsi zigun fofoutxak egiten hasteko hasierako urratsak. Ederto pasa genuen eta asko ikasita joan ginen etxera, orain praktikatu eta egiten segitu beharko dugu eta ea aurrerago bigarren klasea antolatzen dugun!

Eskerrik asko ikasgela montatzen, desmontatzen eta garbitzen lagundu diguzuenoi 🙂 zer egingo genuke zuek barik! Plazer handia da guretzat honen moduko tailerrak antolatzea, fofutxak bezain irribarretsu joan ginen etxera. Ondo segi eta hemen dituzue larunbateko argazki batzuk.

hasierako azalpenak

Hasierako azalpenak adi-adi entzun genituen

Enanok oparitzeko egiten ditu fofutxak

Enanok oparitzeko egiten ditu fofutxak

Plantxarekin kontu handiz ibili behar

Plantxarekin kontu handiz ibili behar

Taldea buru belarri lanean

Taldea buru belarri lanean

Olentzero eta zaldikoa

Olentzero eta zaldikoa