9065909055_8b935ff636_z

Ikasturte hasierarekin batera, mintzalagun taldeak martxan jartzen ari dira berriz. Batzuk aspalditik zarete mintzalagun, eta beste batzuek lehen zitak izango dituzue azaroan. Ongi etorri denei!

Euskaraz bizitzeko, hedabideak euskaraz kontsumitzea oso baliagarria da, aberasgarria eta beharrezkoa. Horretarako, tokian tokiko herri aldizkariak ditugu euskaltzaleen elkarteek, eta nazio mailako hedabideak ere eskura ditugu. Hain zuzen, Argian, Gaztezulon eta Berrian harpidetzeko abantaila bereziak ditugu mintzalagunek, baliatu itzazue! Esate baterako, Berria egunkarian harpidetuz gero, urtebetez %50eko deskontua izango dugu. Argia eta Gaztezulo aldizkarietan beste zenbait abantailaz gozatu dezakegu.

Harpidetzei buruzko informazio guztia, webgunean bertan aurkituko duzu, abantailak atalean.

– See more at: http://www.mintzalaguna.org/berrian-argian-eta-gaztezulon-harpidetzeko-abantailak-ditugu/#sthash.heRJF1wm.dpuf