Solasaldi ederra Mikel Etxaburuk eskaini ziguna. Eskerrik asko Mikel eta hurbildu zineten irakurzaleei!!
Etorri ez zinetenontzat “Hodeiak zapatetan” poema liburutik Mikelek errezitatu zigun poematxo bat duzue hurrengo lerroetan, gozatu 🙂
Gure ametsak zirkulu txikiak dira,
haurrek egiten dituzten
xaboi puxpuluen modukoak
hauskor eta arinak
putz egin eta desagertzen direnak.
Hatz puntarekin ukitu orduko
mila malkotan lehertzen diren
ametsak dira gureak,
xaboi puxpuluen modukoak,
izar eta airezkoak.
Leave A Comment