Euskal Herriko gastronomia-tailerra anolatu genuen Getxoko etorkinen Plataformako lagunekin pasa den hilabetean, hemen behan duzue berbalagun eta irakasle aritu zen lagun baten kronika, eskerrik asko, J-ri eta parte hartu zenuten guztioi, arratsalde-gau ederra pasa genuen, ea hurrengo tailerra munduko gastronomiarena egiten dugun! Behean argazki albumerako linka duzue.
Egizu afaria etorkinekin
Lehenik eta behin, esan behar dut Egizu Getxo udalerriko euskara erakunde bat dela.
Orain dela bi hilabete, Egizuren arduradun batek, Roziok gure txokoan etorkinekin afari bat egitea iradoki zidan. Helburua etorkinek gure ohiturak, eta euskara ezagutzea eta horietara erakartzea zen. Guk egiten dugun janaria irakastea polita izango zela uste genuen. Roziok gure klaseko Txarorekin hitz egin zuen laguntza eske eta azkenean gure mintzapraktika taldeko hiru sukaldari lortu zituen: Txaro, IƱigo eta hirurok. Zerrenda luze bat egin genuen jakiak aukeratzeko eta lauron artean hauek aukeratu genituen. Hasteko: piper berde frijituak, kuia arrautzatua, eta barazki odolosteak labean. Bigarrenez: hegaluze marmittakoa. Amaitzeko: arrozesnea.
Azaroaren 27a izan zen eguna, eta hogeita hamar pertsona elkartu ginen; Errusiako, Irlandako, Eskoziako, zein Argentinakoak, baina Amerika hegoaldekoak batez ere. Aurkezpena egin ondoren hiru talde osatu genituen, hiru plater prestatzeko, eta bai gaztelaniaz bai euskaraz hitz egin genuen, askotan itzuli genituen esaldiak. Ez dago zalantzarik hegaluze marmitakoa txapelketak irabazteko modukoa izan zela, eta guztiok oso gustora jan genituen jaki guztiak. Alde batetik, etorkinen lana premiazkoa izan zela esan behar dugu. Beste aldetik, giro oso ona, baliagarria, egokia eta eraginkorra izan zen.
Amaitu baino lehen bi gauza argitzea gustatuko litzaidake; bata, guretzat ez dela gauza berezia izan, baina haientzat beharbada bai. Bestea, Egizuren lana nahiz eta askotan ikusten ez dugun, oso funtsezkoa dela iruditzen zait.
Konklusio gisa, guk geure buruarentzat ez dugu gauza handirik egin, baina gure ondoan dauden pertsonentzat, ordea, bai gauza txikiekin zoriontsu egin ditzakegu eta.
Euskal Herriko sukaldaritza-tailerra
https://www.flickr.com//photos/egizu/sets/72157649090920149/show/
[…] tailerra iaz izan zen, 2014ko azaroaren 27an Algortako Bidebitarte txokoan, hemen duzue kronika, eta hemen argazkiak, hurrengo tailerra azaroaren 26an izango da, Euskal Herriko eta Argentinako […]