Somporten, eskiatzeko prest!

Somporten, eskiatzeko prest!

Neguko jarduera kuttunenetakoa prestatzeko garaia heldu zaigu, bai, aurten ere bagoaz eskiatzera! Asteburu-pasa osoa euskaraz lagun artean zein familia giroan gozatzeko modukoa. Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

Noiz: martxoaren 6tik 8ra. Ostiralean 19:00etan irtengo gara Algortatik, Fadurako aparkalekuko autobus geltokitik.
Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.

Prezioak:
140 €
/ Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 110 €

Ama edota aitarekin doan lehen umeak 105€ (%25eko deskontua) / 82,50€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 70€ / 55€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 0€

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue 🙂 644 277 155 eta egizugetxo@gmail.com

Pistetara

Pistetara