HIRUKA Algortako aurkezpena

HIRUKA Algortako aurkezpena

Uribe Kostako komunikazio-talde berriaren aurkezpena izango dugu bihar, urtarrilaren 15ean Algortako Villamonte kultur etxean 19:30ean, eta Egizuko lagunok ere gonbidatzen zaituztegu bertaratzeko, ilusioa piztten duen egitasmo horietako bat da HIRUKA, eta denon artean konpartitu nahiko genuke, gehitu zeu ere HIRUKAra!

Abenduan kaleratu zen UK aldizkariaren 263. zenbakia eta azkena. Ukberri.net agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu zen. Komunikabide biok euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dugu, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko: HIRUKA. Urtarril honetan, laster, abiatuko dena.

Komunikazio-proiektu berriaren nondik norakoak azaltzeko herriz herri aurkezpen-bilerak egin ditugu. Algortako aurkezpena bihar (urtarrilak 15) izango da, 19:30ean, Villamonte kultur etxean.

Aurkezpen-bileretan proiektuaren bazkide edo laguntzaile zein parte-hartzaile zelan egin ere azalduko dugu.

Informazio gehiago: info@hiruka.info

Zabaldu mezua, mesedez, eskerrik asko eta laster arte.