Ekimen berri baterako proposamena dakarkizuegu oraingoan: Euskarafariak! Zer dira Euskarafariak? Nortzuk dabiltza honetatik tiraka? Otsailaren 26an bilera irekia egingo dugu 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan, gastronomia, euskara eta giro atseginean ibiltzea gustatzen bazaizu, gonbidatuta zaude. Ekarri zuen agendak eta gordeko ditugu datozen afarietarako datak.
Euskarafariak: otsailaren 26an bilera irekia, 20:00etan, Aldain
Etorriko bazarete, abisatu mesedez 644 277 155 edota egizugetxo@gmail.com helbidera. Animatu eta parte hartu!
Nola antolatuko ditugu “Euskarafariak”? Bileran erabakiko dugu non izango diren, eskura ditugun leku egokiak aztertuko ditugu, noiz izango diren afariak, maiztasuna, aurrekontua zein izango den (aurreikusten dugu 10€-15€ bitarteko kostua laguneko), zenbat lagunek hartu ahal duten parte, sukaldari aritzeko aukera, laguntzaileen rola, afalostea girotzeko modua (kantak prestatu, txisteak…)
Eta talde honen atzean nortzuk daude? Joserra Onandia eta bere berbalagun koadrila ditugu sustatzaileak.
Leave A Comment