Trapillo tailerra

Trapillo tailerra

Pasa den asteburuan etxean goxo-goxo egoteko moduko eguraldia egin zuen, baina ez ginen denok etxean geratu, ez. Igandean Aldai Patronatura egin genuen bisita eta trapilloa landu genuen Uxue Urrutikoetxearen laguntzarekin. Gurasoek eta umeek primeran pasa genuen lepokoak eta eskumuturrekoak egiten, hemen dituzue hainbat argazki.

Datorren igandean, otsailaren 15ean azken saioa izango dugu eta azken lekuak geratzen dira parte hartzeko.

trapillo640-003

Trapillo tailerra

Noiz: otsailak 15, igandea, 11:00-12:30
Non: Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, behea (Algorta)
Norentzat: 6 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Materiala: kotoizko izara edota kamiseta zaharrak ekarri birziklatzeko, baita artazi onak ere
Izena eman: 685 73 29 63 (Lander) sendigetxo@yahoo.com

trapillo640-002