Saskia

Saskia

Bihar, otsailaren 25ean, hasiko da “Amigurumiren hastapenak” ikastaroa, 8 lagun gaude momentuz saltsa honetan sartuta, eta Uxue Urrutikoetxearen laguntzarekin aurrera egingo dugu datozen 5 asteetan. Kakorratz lanean interesa baduzu, jakin ala hasiberria bazara, oraindik garaiz zabiltza izena emateko, behean dago formularioa horretarako.

“Amigurumiren hastapenak”

Noiz: otsailaren 25etik martxoaren 25era, astezkenetan, 19:30-21:00
Non: Aldai Patronatua, Karitate kalea 1, behea (Algorta)
Norentzat: gazte eta helduentzat, 0tik hasiko gara
Matrikula: 35€ ikastaroa + 10€ materiala (30€ + 8€ Berbalagun, Bizarra Lepoaneko kide eta Egizuko bestelako taldeetan daudenentzat)
Hizkuntza: euskaraz arituko gara
Eman izena: beheko formularioan, telefonoz 644 277 155 edo posta elektronikoz (egizugetxo@gmail.com)
Ingresoa egiteko: ES20 3035 0067 66 0670062588 kontuan zure izen-abizenak ipini.

"Amigurumi-hastapenak" ikastaroaren kartela

“Amigurumi-hastapenak” ikastaroaren kartela