olioa

Asko gara udazkeneko ERRIGORAren kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatzen ari garenak eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator #ESKUTIKeskura, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera, despentsa urte guztirako betetzeko.

Nafarroako oliba olio birjina estraren kanpaina hasi da (ekologikoa zein konbentzionala) eta martxoaren 4a arte eskaera egin dezakegu. Aurten errazagoa izango da, esteka honetan dagoen formularioa bete besterik ez da egin behar. Eskaera norberak egin eta jasotzeko gunea, Algortako Lauaxeta euskategia izango da, martxoaren 12an edo 13an.

Mesedez zabaldu informazio hau zuen kontaktuen artean, eta zalantzarik baduzue ez izan zalantzarik eta galdetu nahi duzuena Getxoko Errigorako lagunei helbide lektroniko honetan: getxoerrigora@gmail.com.

Olioaren prezioa urteko uztaren arabera ezarri ohi da. Aurtengoa bereziki eskasa izan da kantitatez eta, beraz, iazkoen aldean, prezioek gora egin dute. Edozein kasutan, Errigorak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera ematen dizu, hau da, olio errotara joan eta ekoizleari zuzenean erosita eskuratuko zenukeen prezio berean. Goazen bada, naturak zaildu duena herrigintzaren bidez erraztera!

Informazio gehiago: www.errigora.eus