eski-ikastaroa

eski-ikastaroa


2, 17, 40 edo 60 urte izateak berdin dio. Kirolzalea, ikaslea, irakaslea, igeltseroa edo jubilatua, ez du axola. Denok elkarrekin asteburu polita pasa dugu euskaraz, eta kirola egiten.

Zelan laburtu asteburukoa? Ba… euskara, eskia, musika, barreak, euskara, dantzak, kantak, eguzkia, euskara, umeak, nagusiak, parranda… EUSKARA!!!

Eskiarekin gozatuz, dantzarekin disfrutatuz, lagun berrien artean irrifartsuz, eta guztion artean Jaka euskaldunduz.

Guztion oinatza geratu da asteburu honetan: Batxiren eskua; Aneren irribarrea; Olatzen galderak; Agate, Kattalin eta Izaroren magia; June Larrazabalen martxa; Patxiren jakinduria; bikien edertasuna; Leire Larrazabalen moño polita; Aritz zinema-arduraduna; Ekain, Lier, Lander eta Batxi txikiren gogoa eskiatzen ikasteko; Amanuelen bolazoak; Oneka, Andere, Izaro, Oihane, Beñat eta Beñat, eta Lukenen egarria; Joana eta Maiderren pazientzia; Ibone, Maider, Nerea, Ainara, Naia, Maialen eta Jonen zintzotasuna, Saioaren dantzatzeko gogoa; gure nerabeak: Nagore, Aritz, Peio, Hegoi, Jon M., Unai, Paul, June, Jon S., hain formal ibiltzeagatik; Juanjo bihotz gaztea izateagatik; Izaro eta Marta zoragarriak izateagatik; Lexuri hain goxoa izateagatik… Horrela jarraitu dezaket 100era arte…

Eskerrik asko guztioi eta eutsi euskarari!!!

Ainhoa

———

Eta hemen dituzue argazkiak eta bideoak, eskerrik asko Edu eta Jakoberi!