Aurrekoan Barry izan genuen gurekin egun osoan zehar eta paregabea izan zen bere bakarrizketaz gozatzea.
Goizean goiz hasi ginen Ekin tabernan gauzak prestatzen eta laster gerturatu ziren lehen euskaltegiko ikasleak.
Lehenengo saioa nahiz eta era hotzean hasi, laster berotu eta barrez eman genuen saio osoa. Ostean bigarrenaz gozatu al izan genuen eta gauean, bukatzeko, hirugarren saioa eskeini zigun. Guztira 200 ikusle inguru hurbildu ginen emanaldietara eta kritika oso onak entzun genituen!
Mila esker hurbildu zineten guztioi eta ea hurrengoan 300 lagun izatera heltzen garen!
Leave A Comment