Otsailaren 28an urtero bezala, sagardotegira joan ginen santutxuko lagunekin batera. Goizean goiz Algortako Telepizza ondoko geltokian elkartzen hasi eta guztiak heltzean autobusera igo eta erromora bidean jarri ginen. Erromotik eta santutxutikpasatakoan, Eibarrera abiatu ginen armagintza museora.
Museoa oso gomendagarria dela esan behar da eta material oso interesgarria dutela argazkietan ikusi daiteke. Bisita ordubete inguru iraun zuen eta armak ikusteaz aparte, garain egiten zituzten tresnak ikusteko aukera euki genuen.
Bukatutakoan autobusera bueltatu eta sagardotegira bidean jarri ginen. Egia esaten badizuet, bizitzako bidairik intentsoena izan zen, mendian gora eta bera sagardotegira helduko ez ginela uste izan nuen… zelako abentura!!!
Sagardotegira behin helduta, lekua hartu eta sagardo, txorizo, okela,… gozoa dastatu genuen. Bukatutakoan 3 gazte oso jator musikaz sobremesa girotu zuten eta kanta eta dantzen artean arratsaldea ti-ta batean pasa zitzaigun.
19:30ak aldera etxera bidean jarri ginen eta giro apartan algortan bertan pote ta pote artean eguna bukatu genuen!
Jada, egun gutxiago falta dira datorren urteko sagardotegirako… ah ze gogoa!!!
Leave A Comment