Badugu eguna eta ordua euskaltzaleon arteko lehen otordurako, apirilaren 18a aukeratu dugu, eguerdian Bidebitarte txokoan elkartu, eta euskaraz patxada ederrean aritzea da gure helburua. Berbalaguna bazara edota euskaraz bizi nahi duen horietakoa animatu, eta ederto ibiliko gara.
Euskarabazkaria: apirilaren 18an, larunbata, 14:30ean, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 3, Algorta)
Izena emateko 10€ko sarrera egin behar duzu, Joserrari edo Roziori eskura eman edo Laboral Kutxako Egizuren zenbakian sarrera egin (BAZKARIA+izen-abizenak ipinita). Azken hau egiten baduzu, abisatu mesedez 644 277 155 edota egizugetxo@gmail.com helbidera.
Kontu korronte zenbakia: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa)
Menua aukeratzeko, erosketen ardurak banatzeko eta eguna prestatzeko apirilaren 13an, astelehena, 20:00etan bilera egingo dugu Aldai Patronatuan, honetara etortzea ere badaukazu, ezin baduzu 18an bertan elkartuko gara.
Euskarabazkaria antolatzeko bilera apirilaren 13an, astelehena, 20:00etan, Aldai Patronatuan
Euskarafariak! Zer dira Euskarafariak (edo kasu honetan Euskarabazkaria)? Nortzuk dabiltza honetatik tiraka? Gastronomia, euskara eta giro atseginean ibiltzea gustatzen bazaizu, gonbidatuta zaude. Hemen duzu azalpen luzexeagoa nortzuk garen eta zein den gure helburua.
Xedea: Euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkartzeko, euskaldun zaharrak zein berriak izan, euskaraz berba egiteko, jateko, abesteko, gozatzeko.
Ideiak eta proposamenak: Proieku hau denon artean egingo dugu, ideiak eta peoposamenak botatzeko epea zabalik dago (otsailaren 26an gure lehen bilera izan genuen Aldai Patronatuan). Hemen behean duzue bilera horretako informazioa: non, zer eta noiz egin nahiko genituzkeen gauzak.
Non: txoko batean edo jantoki batean. Txokoetan merkeago eta erosoago. Jantokietan euskara bizirik dagoela erakusteko, herrian ikusgarritasuna izateko.
Noiz: Hilean behin edo bi hilean behin, edo…
Nortzuk: euskaldunak eta euskara ikasten ari garenak, baldintza bakarra euskaraz aritzeko gogoa.
Prezioa: 12€ – 15€ artean, trago luzea aparte. Aldez aurretik eta izena emateko 10€ emango dira, otorduaren ostean kontuak atera eta gero falta den diru zatia ordainduko da bertan.
Nola: Talde txiki batek menua aukeratu, erosketak egin eta prestatuko luke; kantutegiak eraman, txisteak eta pasadizoak kontatzeko prestatu. Jantoki batean bada, prezioa kontratatu, lekua, denbora, kantutegiena goian bezala.
Zenbat: 10 eta 30 lagun artean.
Leave A Comment