euskahaldun

Getxoko euskahaldunok, Korrika 19 gero eta gertuago dugu, martxoaren 24an, asteartea, helduko da gurera eguerdi aldean. Berbalagunok kilometroa erosten dugu denon artean eta aurten ere antolatzen hasi gara honetarako.

Beti bezala kilometroa konpartituko dugu Bizarra Lepoanen kideekin. Kilometroak 400€ balio du eta berbalagunok 200€ (gutxienez) lortu behar ditugu. Horretarako 5€ edo gehiagoko ekarpenak egingo ditugu (aurten ez da paperezko tiketik egongo), Egizuren kontuan dirua sartu (izen-abizenak + korrika ipini) guri abisatu, eta dirua sartu dugunon artean zozketa egingo dugu erabakitzeko nork eramango duen lekukoa. 5€ bakoitzeko pertsona horrek “paper” bat izango du zozketan.

Egizuren kontu korronte zenbakia: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa)

Hemen dituzue duela 2 eta duela 4 urteko Korrikaren argazkiak, Arantzak, Iñakik, Victoriak eta Pedrok eraman zuten lekukoa, nortzuei tokatuko zaizue aurten?

Animatu eta hasi entrenatzen!

Arantza eta Iñaki lekukoa hartzen 2011n

Arantza eta Iñaki lekukoa hartzen 2011n

Victoria eta Pedro 2013koan

Victoria eta Pedro 2013koan

Korrika 18 joan da (duela 2 urteko kronika)