14387992904_39a8f78737_z

Euskal Herriko mintzalagunen jaiak 10 edizio beteko ditu aurten, eta lehen urtean bezala, Nafarroan izango da. Bortzirietako solaslagunak eguna prestatzen ari dira, mintzalagun eta euskaltzale guztientzako jai giro atsegina izan dadin.

Aipatu bezala, 2015eko Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Bazkarirako izen ematea maiatzaren hasieran zabalduko da, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen eta Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Laster emango dizuegu egitarauari buruzko informazioa.

Ia 6.000 solaslagun, mintzalagun, berbalagun eta mintzakide daude Euskal Herrian. Astero, euskaraz aritzeko elkartzen dira herriko kafetegi, parke eta abarretan. Ikasturtearen amaierako ekintza berezia da Mintza Eguna, herritarrentzako ere irekia.

Mintzalagun, gorde eguna agendan!