Batzuok ezagutu genuen Esther Mentxaka berbalagun taldean edo mintza-praktika klasean, hain beste maite zuen ama-hizkuntza lantzen eta hobetzen.
Ezin genuen sumatu emakume hain eder eta gogotsua gaixotasunean murgilduta zegoenik. Une txarrenetan ere, bere aurpegirik onenekin agertzen zen. Ez zen ikusten minbizia, bizimina baizik.
Orain dela gutxi, Getxoko etorkinek gure oihuturak eta gure sukaldaritza ezagut zezaten antolatutako afari batean, txokoan, arroz-esnea prestatu zigun. Nola liteke sasoi garratzetik hain gauza goxoa ataratzea!
Gure ahosabaietan eta gure bihotzetan utzi zenigun zure goxotasuna. Eskerrik asko, Esther, Goian bego.
Euskaltegiko lagunok eta zure berbalagunok
Leave A Comment