Arroz esnea

Arroz esnea

Larunbat honetan izango da euskaltzaleon arteko lehen otordua, apirilaren 18an elkartuko gara Bidebitarte txokoan bazkaltzeko. Etortzeko gogoz bazabiltza, animatu, bihar arte baitago epea izena emateko, ostiralean eta larunbat goizean erosketak egin behar ditugulako.

Hauxe da aukeratu dugun menua:
Piketako: piper berde frijituak, txistorra eta txanpinoiak urdaiazpikoarekin.
Lehena: esparrago naturalak patata eta ilarrekin gisatuak.
Bigarrena: untxia barazkiekin.
Postrea: gatzatua eta marrubiak limoiarekin.
Kafea eta izozkia.

Txisteak edo pasadizoak kontatu nahi badituzu, prestatu itzazu, bazkalostea girotzeko. Geuk kantutegiak eramango ditugu.

Euskarabazkaria: apirilaren 18an, larunbata, 14:30ean, Bidebitarte txokoan (Sarrikobaso 3, Algorta)

14:15ean Baserri tabernan elkartuko gara elkarrekin bertara joateko

Izena emateko 10€ko sarrera egin behar duzu, Joserrari edo Roziori eskura eman edo Laboral Kutxako Egizuren zenbakian sarrera egin (BAZKARIA+izen-abizenak ipinita). Azken hau egiten baduzu, abisatu mesedez 644 277 155 edota egizugetxo@gmail.com helbidera.

Kontu korronte zenbakia: ES20 3035 0067 66 0670062588 (Laboral Kutxa)

Eskerrik asko bileretan eta antolakuntza-taldean zabiltzatenoi, animo, ekipo eta larunbatera arte!

Euskarafariak! Zer dira Euskarafariak (edo kasu honetan Euskarabazkaria)? Nortzuk dabiltza honetatik tiraka? Gastronomia, euskara eta giro atseginean ibiltzea gustatzen bazaizu, gonbidatuta zaude. Hemen duzu azalpen luzexeagoa nortzuk garen eta zein den gure helburua.

Xedea: Euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkartzeko, euskaldun zaharrak zein berriak izan, euskaraz berba egiteko, jateko, abesteko, gozatzeko.
Ideiak eta proposamenak: Proieku hau denon artean egingo dugu, ideiak eta peoposamenak botatzeko epea zabalik dago.
Non: txoko batean edo jantoki batean. Txokoetan merkeago eta erosoago. Jantokietan euskara bizirik dagoela erakusteko, herrian ikusgarritasuna izateko.
Noiz: Hilean behin edo bi hilean behin, edo…
Nortzuk: euskaldunak eta euskara ikasten ari garenak, baldintza bakarra euskaraz aritzeko gogoa.
Prezioa: 12€ – 15€ artean, trago luzea aparte. Aldez aurretik eta izena emateko 10€ emango dira, otorduaren ostean kontuak atera eta gero falta den diru zatia ordainduko da bertan.
Nola: Talde txiki batek menua aukeratu, erosketak egin eta prestatuko luke; kantutegiak eraman, txisteak eta pasadizoak kontatzeko prestatu. Jantoki batean bada, prezioa kontratatu, lekua, denbora, kantutegiena goian bezala.
Zenbat: 10 eta 30 lagun artean.