mendi irteera ONA

Kaixo mendizale hori!!!

Apirilaren 25ean Egizutarrok beste mendi irteera bat antolatu dugu Alluitz-Astxikira. Oraingoan ere, Ungari eta Txorimaloko lagunekin joango gara.

Hitzordua hurrengo larunbatean, Fadurako parkinean goizeko 9:00etan jarrita dago. Irteera goizean zehar izango da eta bazkal-ordurako etxean izango gara.

Animatzen zaretenak egizugetxo@gmail.com helbidera mezu bat bidali eta zehaztu kotxea eraman al duzuen ala ez.

Animo eta ez ahaztu hamaiketakoa!!!