Gure industria-ondareari buruzko berbatxangoa

Gure industria-ondareari buruzko berbatxangoa

Udaberriko azken Berbatxangoa maiatzaren 17an, domeka, egingo dugu, eta ez nolanahikoa, “Euskal Herria” itsasontzian:

“Itsasadarretik itsasontzian: Gure industria ondarea”

Hizlaria Ainara Martinez Matia izango da, AVIOP-IOHLEE elkarteko kidea (Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea). Ainarak lan handia egin du industria-ondareari buruz eta gure industriaren historiari buruz.

Getxoko Kirol Portutik aterako gara Bilboko Udaletxeraino; bidean zehar Abraz, Bizkaiko zubiaz, labe garaiez eta hainbat industriari buruzko informazioa landuko dugu.

* Irteera: 10:00etan Kirol Portuan.
* Itzulera: 12:30ean Kirol Portuan berriz.
* Txartela: 5€ helduek, 0€ umeek.

Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean, lekuak mugatuak baitira: Erandio (berbots@gmail.com), Sopela (aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155).

Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.