Diaporamak

Maiatzaren 21ean, Getxoko euskaltzaleontzat 3 emanaldi prestatu ditugu Areetako elkartegian (goizez: 9:00etan eta 11:00etan) eta Algortako kultur etxean (arratsaldez: 20:00etan). Emanaldiak dohainik izango dira.

Hizlaria Endika Fernandez izango da eta hemen diaporamaren inguruko aurrerapen bat:

Diaporaman ikusiko dugun bidaia, errealitatean 3 bidaiaren batuketa da, 3 uda jarraietan eginiko bidaiak, alegia. Bidaiok, Afrika beltzean barrena izan dira, partaideak Ainara Arrizabalaga eta Endika Fernandez izanik.

Lehenengo urtea urte “zailena” izan zen, Zinbabuetik Mozambikera, zailena informazioa bilatzea izan zitzaigulako eta lehen urteko beldur puntu hori geneukalako. 6 aste izan ziren herrialdeak zeharkatzen bidaia guztiak bezala gure bizikleta eta kanpin dendarekin. Txundituta gelditu ginen bere paisaia, jende eta animaliekin eta hurrengo urterako txango luzeagoa prestatu genuen.

Bigarren urtean kostatik kostara egin genuen, Tanzaniako itsaso indikotik Namiako atlantikora. Bi hilabeteko bidaia izan zen herrialde desberdinak gurutzatuz; Tanzania, Malawi, Zambia eta Namibia. Oso paisaia desberdinak ezagutu genituen eta hainbeste disfrutatu genuen non erabaki genuen txangoa hurrengo urtean jarraituko genuela. Nondik nora? Ba Ruandatik Tanzaniara Viktoria lakuari buelta emanez. Mendi eta pistaz beteriko bidaia, batzuetan emozionalki oso gogorra eta desatsegina baina oraindik ere bueltatzeko gogoz.

Zer ote dauka Afrikak barneraino sartzen zaiguna???

Interesgarria ezta? Animatu zaitezte eta 21ean hurbildu gurekin!