Urtero bezala, aurten ere berbodromoa antolatuko dugu Getxoko herrian. Aurten, nobedade moduan, berbodromoa kalera aterako dugu eta Telletxeko plazan izango da. Euria eginez gero San Nikolas Plazako frontoian egingo genuke.
Hitzordua ekainaren 4an izango da eta 4 saio egongo dira; goizez 9:00etan eta 11:00etan, eta arratsaldez 17:00etan eta 19:00etan. Giro apartan, herriko plaza batean, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu.
Getxoko IV. Berbodromoa Telletxe plazan: 9:00, 11:00, 17:00 eta 19:00etan.
Beraz, badakizu! Data gorde ezazu eta ekainaren 4an gurekin etorri euskaraz egitera!!!
Beheko formularioan izena eman dezakezu:
[…] Ekainaren 4ko Berbodromoaren osterako (edo aurretik, nahiago duzuen moduan) proposamena dugu zuentzat. Beti ari gara bueltaka herriko jendea nola erakarri eta zelan motibatu euskara ikasteko, euskaraz berba egiteko; ondo dakizuenez gure helburua da getxoztarrak euskara erabiltzera animatzea eta horretarako bideak zabaltzea. Helburu horrekin, irailean sentsibilizazio kanpainatxoa prestatuko du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Kanpaina horretarako, argazkiak eta testutxoak behar ditugu eta horretan zure LAGUNTZA eskatu nahi dugu. […]