Zu baino ez zara falta

Zu baino ez zara falta

Berbodromoa eta gehiago

Ekainaren 4ko Berbodromoaren osterako (edo aurretik, nahiago duzuen moduan) proposamena dugu zuentzat. Beti ari gara bueltaka herriko jendea nola erakarri eta zelan motibatu euskara ikasteko, euskaraz berba egiteko; ondo dakizuenez gure helburua da getxoztarrak euskara erabiltzera animatzea eta horretarako bideak zabaltzea. Helburu horrekin, irailean sentsibilizazio kanpainatxoa prestatuko du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Kanpaina horretarako, argazkiak eta testutxoak behar ditugu eta horretan zure LAGUNTZA eskatu nahi dugu.

Zure testutxoak behar ditugu

Aurten gura dugu zuen testutxoen bidez euskara une atseginekin, gogoan izateko momentu edo egoerekin, pasadizoekin, liburu batekin, web gune batekin… lotzea. Zuen testutxoak prestatzeko aukera batzuk bururatu zaizkigu baina, beste batzuk ere pentsatu ditzakezue eta horiei buruz idatzi.
· Gehien gustatzen zaizun euskarazko berba? Zergatik?
· Euskarazko abestirik gustukoena. Zergatik gustatzen zaizu hainbeste?
· Ziur euskaltegian pasadizoren bat gertatu zaizula; euskaltegian edo irakasleren batekin…
· Euskaltegira joan aurretik ezin nuen; orain bai.
· Euskaltegiko irakaslea itzela da… (izenik ez esan, mesedez).
· Gogoan duzu hizkuntzekin (edozein) gertatu zaizun pasadizoren bat?
· Irakasleak agindutako libururen bat, benetan, gogoan duzuna.
· Euskaltegian aurkitu nuen lagun mina, bikotea…
· Eta euskaltegiko ikaskide xelebre hura!
· Euskarak atea zabaltzen dizu beste mundu bat ezagutu ahal izateko.
· Web gune hori ederto dago!
Testutxoek oso laburrak izan behar dute!

Testurik politenari, goxoenari, helburua ondoen betetzen duenari SARIA emango zaio.
telefonoa

Zure argazkiak behar ditugu

Berbodromoa ospatzen den egunean photocall moduko bat jarriko dugu argazkiak ateratzeko. Argazki hauek, esan bezala, iraileko kanpainan erabiliko ditugu. Animatu nahi zaituztegu argazkiak ateratzera eta horretan proposamen bat egin nahi dizuegu: betiko argazkiak atera ordez argazkiari buelta bat ematea proposatzen dizuegu.
· Pose desberdina ateratzea, pose berezia
· Aurpegi desberdinak, iradokitzaileak, alaiak, serioak…
· Baliabidetxoak erabiliz, adibidez, sudur gorriak, mototsak…
Argazkiak banaka, binaka… eta taldeka atera ahalko dira (askoz jota 5eko taldeak)

fadura

Argazki sinpatikoenak ere SARIA izango du: taldearentzat (5 lagun) eguneko menua Fadura Jatetxean
Argazkian pertsona bakar bat ateratzen bada, bakar batek pentsatu eta landu badu horri sakelako beste telefono bat emango zaio