Irakurri, Gozatu eta Oparitu: maiatzeko irabazlea

Irakurri, Gozatu eta Oparitu: maiatzeko irabazlea

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoko maiatzeko parte hartzaileen artean 30€-ko txeke bat zozketatu dugu Euskal literaturan gastatzeko. Txekearen irabazlea AINTZANE EZPELETA izan da; Zorionak Aintzane!

Txekea Villamonte Kultur Etxeko liburutegian jaso ahal izango duzu eta Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui liburudendan edo Romoko Gobelaurre liburudendetan gastatu (euskal literaturan).

Ekaineko parte hartzaileen artean ere 30€ko txekea zozketatuko dugu, animatu eta parte hartu!

IGOmaiatza

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman eta irakurtzeko.

Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute ( Egizuko eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideek %50*).

Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

* Egizuko eta Bizarra Lepoaneko bazkideek %50eko deskontua izateko bulegora etorri beharko dira elkarteko zigilua txekean jartzeko* (Martikoena kalea 16, 2.solairua 3-4 bulegoak)