Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Iñaki Martínez de Lunak, EGOD egitasmoaren zuzendariak, eta Xabier Erizek, EGOD (Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa) lantaldeko kideak, “Euskara: jarrerak eta iritziak” emaitzen txostena aurkeztu berri dute. Hemen duzue txosten hori irakurtzeko moduan.
Bizkaie agerkari digitalean laburpen interesgarria duzue, hona hemen handik hartutako ondorio nagusiak:
Ondorio nagusiak
Patxi Baztarrika sailburuordeak EGOD egitasmoaren emoitzetatik atera daitekezan ondorio nagusiak azaldu ditu: Adostasun sozial eta politiko zabalik barik ez zan EAEn hiru hamarkadotan euskerea heldu dan lekura helduko. Positiboa da hori. Erronka barriak doguz aurrera jarraitzeko eta eraginkorrak izan nahi badogu, daukaguna baino adostasun handiagoa behar dogu. Eta gehitu dau: EGODen hipotesia hauxe zan: Euskal gizartean badago diskurso barritu, partekatu eta ondo sustraitutako bat osotzeko aukerea. Emoitzek frogatu dabe hipotesi horren betete mailea altua dala. EGOD egitasmoan parte hartu dabenen aldetik babes handiena jaso daben ardatz estrategikoak honakoak dira:
A. Alkarkidetzan oinarritutako diskurso euskaltzalea sendotu behar da, guztion hizkuntza eskubideak eta alkarrenganako errespetuan oinarrituta.
B. ‘Euskerea beharrezkoa da’ pentsaeratik, hizkuntzak beharrezkoak dira pentsamoldera aldatu eta aniztasunaren eta eleaniztasunaren balioa indartu.
C. Hizkuntza-politikea eztabaida ideologikotik, ika-mika zein interes alderdikoietatik ateratzea eta oinarrizko akordio zabal bategaz babestea.
D. Ikuspegi identitarioa ikusmolde barrietara zabaldu eta osotu, egunerokotasunean interesgarri subertetan diran espazioak eregiz; planteamendu funtzionalak bultzatuz, enpresa munduan kasu batzuetan egiten dagozan legez: bezeroari zerbitzu hobea eskaintzea…
E. Berezko esanahi komunitarioa, atxikitzen jakon eremuarena baino askoz zabalagoa da: abertzaletasunaren ikurra izatetik, herritar guztien ikurra izatera salto eginez; euskerea ez da aukera ideologiko batzuen ondarea, danona baino.
F. Euskerea balio positiboakaz eta bizipen gustagarri personalakaz lotu; derrigortasunetik eta eginkizunetatik (ikasketak, lana…) bizitearen bestelako eremuetara zabaldu: gozagarria, plazerra, balore sozialakaz eta funtzionalidadeagaz lotua.
G. Euskerearen irudia hobetu, atentzinoa batez be gazte jentearengan jarriz. Horretarako, sano garrantzitsua da gizarte eredu barrituak eskaini eta euskerearen irudia hobetzea: erakargarria, modernidadea…
H. Hiper-zuzentasuna baztertu eta hizkuntza multifuntzionala, espresiboa, biziagoa, komunikatiboagoa bultzatu. Horrek, erabilerarako deserosotasuna arindu eta erabilera bera areagotzen lagunduko leuke.
I. Gizartean nagusi dan euskerearen ganeko indarkeria sinbolikoa gainditzeko estrategia osotu eta abian jarri, holan hizkuntza menperatua izatearen konplexua astintzeko eta hizkuntza horretan duintasunez bizi ahal izateko.
Hemen medioetako hainbat artikulu:
Txerra RODRIGUEZ | 2015-06-11http://blogak.com/garaigoikoa/management
Leave A Comment