20998068103_38ce627093_z

Faduratik orduan irtenda ere, berandutxu heldu ginen Larraitzera, Txindokiko magalera. Hala ere, gogoz hasi genuen igoera, eguraldia lagun eta ikasturtea mendian hastea ematen duen indarrarekin. Ungari Mendi Taldeko lehendakari txit agurgarriak ondo dokumentatua ekarri zuen bidea (paperak ekarri bai, irakurrita ez bazituen ere…). Horri esker, bidea artez egin eta izerditan blai baina irribarrea ahoan heldu ginen tontorrera. Tontor bikoitza, Ganbo Txiki igaro baikenuen azken helburura, Ganboara, heltzeko. Esfortzuak merezi dituen argazkiak atera eta presaka egin genuen jaitsiera, bidean, haizetik babestuta, txistorra, txokolatea eta bestelako jakiak genituelako zain. Sabela ondo bete eta beherako bidea elkarrizketa artean egin genuen, egindako esfortzuaz harro. Larraitzen, aparkalekuan, baja izandakoekin elkartu eta tabernan gorputzari azukre pixkat eskainita, etxerako bidea hartu genuen, uste baino beranduago baina esnatzean baino gusturago. Ikasturteko lehen irteerak merezi izan zuen; gora zuek!

21431165600_044e546a83_z 21593001316_0d5bd420dc_z 21619254235_c6817e103e_z 21628118911_a70d0bf581_z 21628120911_65e7c08307_z