Hemen duzue urriaren 3 eta 4an egindako bizikleta-asteburuaren kronika, Janireren eskutik, eskerrik asko denoi!

besarkada

Arratsalde on, kuadrilla politte!

Lehenengo eta behin eskerrik asko danoi zuon taldean onartu eta oparitutako asteburu zoragarri honengaitik. Asteburu onetan poztasun eta emozio ugari sentitu ditut nire barnean, etxera heldu eta barrea aurpegitik kendu eziñean nabilelarik.

Alde batetik, itzelezko kuadrilla jatorra eta euskalduna ezagutu, haiekin barre pilla egin, txirrindularitzaren munduan piska bat barneratu eta gainera gogo gehiagorekin geratu naizela esan beharra daukat. Beste alde batetik, neure helburu pertsonalak gainditu ditut, ez nuelako uste Olabarritik Errigoitira dauden aldapak igotzeko gai izango nintzenik.

Mungiako tabernara joan nintzenean zuokin batzera urduri nengoen eta bertan Niko eta Izaskunekin topo egin nuen eskuan ardo kopa zutelarik. Egia esateko harritu eta poztu egin ninduen hori ikusteak, “kuadri-jauja-moment, yujuuuuu” pentsatu nuen jajajaja!

Pedalei ematen gindoazela kuadrilla hau familia bat zela ulertu nuen, elkar zaintzea, eskuzabaltasunez jokatzea, ezagutzea, entzutea, esatea, barre egitea eta gozatzea dira identifikatzen zaituzten hitzak.

Zuotariko batzuekin gehiago eta beste batzuekin gutxiago egon naiz baina uste dut izango ditugula ezagutzen joateko aukera gehiago??.

Itzelak zarete! Top10!

Mosu handi bat Aritz eta Jani-n partez eta laster arte!
P.d: Loradun alforja super txuli batzuk ikusi ditut internet bidez? jajajaja

deskantsua